Susa, 2001. — 333 orr. Nobela honetan agertzen diren pertsonaia, leku eta gertakariak oro asmatuzkoak dira, eta irakurleak errealitatearekiko antz zerbait kausitzen baldin badu, idazleak zin dagi borondatez kanpokoa dela.
Susa, 1985. — 115 orr. Jon Kapagorri Euskal Herriko hirugarren zirkonzkripzioko diputadu berri hautatu zuten, euskaldunek. Ibarnegaraiez geroztik, beti, alderdi bereko legebiltzarkideak Pariseko parlamentura igorriak izan ziren. Erran nahi baita «xuriak». Ordea, eskuak ez zituzten berdin xuri. Azken diputaduak, adibidez, telefonoak ezartzeaz edo errepideak berregiteaz aparte ez...
Susa, 1996. — 277 orr. Iparraldeko detektibe ospetsuena bilakatu da Amaia Ezpeldoi. Eta zerbaiten jakinminik duenak harengana jotzen du beti; famatzen dutenez, ez baitu inoiz kasu bakar batean ere huts egin... orain arte. «Bakean utzi arte» nobelan ezagutu zutenek ongi dakite hori. Amaia Ezpeldoi sentimentalaren bigarren abentura liburua da, beraz, «Bizi nizano munduan». Baina...
Susa, 2012. — 305 orr. Amaia Ezpeldoi gure literaturako pertsonaia berezietarik bat da, eta detektibe honen bosgarren nobela dakar orain Itxaro Bordak, ezustekoz betetako kontakizun bizigarria. Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi...
Booktegi, 2020. — 13 orr. Odolez eta min handiz eraikitako zibilizazio psikotiko honek, lurraz eta buztinaz ahaztua denak, gezurrezko segurtasunaren eta ordenaren diskurtsoekin engainatzen gaitu. Azal ilunekoak bazterrera kondenatuta, gure bistatik at. Ikusi ezin ditugun birusek teknologia-aurrerapenak edo inteligentzia artifizialak kolapsa ditzakete. Ate guztiak itxi...
Susa, 2009. — 294 orr. Zedarriturik dago mundu osoa, lurrak ez ezik itsasoak ere bai. Hogeigarren mendeko gerra sutsu eta hotz guztien ondoren, oztopoa besterik ez dago denean, eta zaindaritza zorrotza gainera. Itxaro Bordaren “Ezer gabe hobe” nobelako protagonista europarra da, izentzat Sigma eman zaion baionarra. Bi frontera igaro beharko ditu klandestinoki: lehendabizikoa...
Booktegi, 2023. — 34 orr. Santua ez naizen arren, Santuenea auzoko egoitza batean eman zidaten aterpe hiru asterentzat. Xendra zuzena zen alabaina Baionako San Izpiritutik Santuenera. Apartamentu munttoa neukan nire sator-zuloaren aldean, zabala eta argitsua. Oheak egin nituen eta berehala etxeko sentitu nintzen. Egoerari erraz moldatzen ziren ameslarietatik nintzela banekien,...
Booktegi, 2021. — 10 orr. Espero zuena gertatu zen azkenean. Alaba itzuli zitzaion. Bederatzi urte baziren desagertu zela. Ama hunkitua, hor zegoen, negarrez hipaka, alaba besoetan, estuki tinkatzen. Nork uste? Non iragan zituen urteak? Bahitzaileak ongi tratatu al zuen? Bortxatua izan zena? Ama hark, berriz aurkitzearen atseginaren urmaelean itotzen uzten zituen galderak...
Susa, 2007. — 306 orr. Irri egiteko nobela duzu Ezpeldoi detektibearen abentura berri hau, serial-killer bat eta guzti. Amaia Ezpeldoik mandatu misteriotsu bat ukan du: 80 urtetik hurbil den Iparraldeko euskaltzain apez bat aurki dezan, Gexan Hiriart. Ikerketan laguntzaile bizkorrak elkartuko zaizkio Amaiari: bere maitale Carmen idazlea, honen adiskide Estevez ertzaina, honen...
Susa, 1986. — 97 orr. Banintz Afrikan sortu Trorsky zaharra koiakanen... Suparrobiren tranzendentzia Beste ibilaldia Ilargi beteko gauetan... Minitelaren garaiak University rock... Arratsaldeko seiretatik aurrera Milia lastur revisited... Orient Express... Azken hortzadak Denboraren arkaitzetan
Booktegi, 2022. — 15 orr. Hemeretzi zati dituen poema bat da Orbelen Intziriak. 2020an Balea Zuriak plazaratu zuen Itxaro Bordaren Abaro bilduman. Bizitza puskak dira; hatsa eta odola isurian nabaritzen da. ‘Abaro’ eta ‘zuzulu’ hitzen arteko bidaia bat dela esan genezake, joko baten antzekoa, jokoa izanagatik egunerokotasunaren nolabaiteko mina ere gatibatzen duena.
Booktegi, 2019. — 67 orr. Zaborretan azkenak izenburuak ere zentzu-geruza zenbait iradokitzen ditu, hiru ardatz hauetan gurutzatzen direnak: hondakinen kudeaketa eta ekologismoa; zabor-bilketa eta gizarte-eredua; zabor-imajinarioak jendetasunarekin uztartzen dituzten diskurtsoak. Hiru geruza horietan katramilaturik dabilkigu Amaia Ezpeldoiren gogoa Zaborretan azkenak nobelako...
Susa, 2005. — 489 orr. Itxaro Bordaren zazpigarren nobelak XX. mendean barrena Otsabideko jendeen zoritxar eta bozkarioak aletzen ditu. Zeruetako erresuma eleberriak amodioa eta heriotza ditu ardatz nagusi, sasoi zailetan: gerlak, emigrazioa, bizibide makurrak… Herri baten mende bateko historia egiten da, garai bateko eleberri handien tankeran, eta hala ere Itxaroren estilo...
Комментарии