Susa, 2016. — 126 orr. Nolakoak ote dira nobela beltzetako protagonistak? Azken ehun urteko 25 bat idazle nazioartekoren 150 liburu inguru irakurrita, Jon Alonsok ohar eta iritzi argigarri batzuk eskaintzen dizkigu Beltzaren koloreak saiakeran.
Susa, 1998. — 281 orr. «Nobelaz mozorrotu den saiakera bat duzu esku artean, irakurle, eta komeni zaizu hau jakitea irakurtzeari ekin baino lehen, espektatiba faltsuak saihestu ahal izateko, arreta zertan jarri behar duzun hasiera-hasieratik jakiteko, saiakeraren edukia biltzeko asmaturiko tramak engaina ez zaitzan. Zergatik Lautrec? Arrazoi asko aipa nitzake, eta fundamentuzko...
Susa, 2006. — 170 orr. Sekula ezer erre ez dugun erretzaileok ez dugu erretzeari uzteko ametsa alde batera utzi. Kerik gabeko eremu inposible bateko istorio arruntak dituzu liburu honetakoak, baina arruntasuna gure bizitzaren disekzio zehatz batetik dator, Jon Alonsok bisturi batekin bezala idatzi baititu Erretzaileen eremua liburua osatzen duten hamahiru narrazio hauek.
Susa, 2001. — 209 orr. Rapsodia: obra literarioa, bertsoz edo prosaz idatzia, osorik edo partez besteren esanaz eta adieraziaz osatua. Idazleak, lan bakoitzean, erantzun kulturalki esanguratsuak eman nahi izaten dizkio inguratzen duen errealitateari. Maiz nahasi, kontraesankor eta are absurdua izaten den errealitateari. Idazleak, gero, bere erantzuna ontzat ematen duten...
Susa, 2003. — 192 orr. Eskerrik asko Jose Luis Diaz Monreal eta Javier Alonso Ezkairi, baita beren leku-kotasun eta paperekin lagundu didaten hainbat eta hainbat laguni ere.
Комментарии